Hemen gaude berriro!
Kaixo denei!
Aste honetako jarduera: Proiektuaren lehenengo urratsak!
Ikastola berri batean hasi naiz aurten, Txingudi Ikastolan hain zuzen. MAKRO-IKASTOLA da!! 1000 ikasle baino gehiago ditugu eta 70 bat gara klaustroan. Beraz, oso ikastola haundia da! Oraindik ere, gauza aunitz deskubritzen ari naiz. Eta imajinatzen duzuenez, IKT baliabideak zenbatekoak diren eta zein proiektu dauden martxan ez dut gehiegi ezagutzen. Dena den, IKT arduradunarekin bildu naiz, baita ikastolako zuzendari eta ikasketa buruarekin ere informazioa biltzeko asmotan.
Nire proiektuko lehenengo urrats horietan aipatu bezala, bertako irakaslegoaren portzentai oso altu bat behin-betikoa da eta gehienak 40 urtetik gorakoak dira. Normalean, teknologia berriak pertsona gazteekin lotzen ditugu, era digital horretan jaiotakoak baikara. Eta nik hori hemen nabaritu dut. Irakasleen gehiengoak ez du informatika ezagutza gehiegirik. Batzuk alergikoak direla dirudi! jejeje!
IKT programa bat martxan jarri ahal izateko beraz, irakasleek oinarrizko maila bat izatea beharrezkoa da. Eta kasu gehienetan, ikasleek irakasleek baino gehiago ezagutzen dituzte ordenagailuetako "txoko" eta "trikimailu" guztiak. Beraz, zaila izango da ikasleen gaitasun digitala areagotzea irakasleen ezjakintasunetik abiatuz.
Ondorioz, irakasleak bihurtuko gara orain ikasle! Martxan hasi beharko dugu eta konzienziatzen hasi!! Era digitalera egokitu beharko gara gure ikasleak baliabide berri honen bidez edo laguntzarekin hezi ahal izateko!