Kaixo denei,
Aste honetan, lehenengo talde-lana egitea egokitu zaigu. Nire taldekideak ezagutu ditut, birtualki, hori bai. Bertze behin aipatu nuen bezala, ez nuen aukerarik izan lehenengo saio presentzialera joateko eta beraz, ez ditut pertsonalki ezagutzen. Baina izanen dugu aukera!
Beraiengandik inpresio ona jaso dut, izan ere, lan ona egin dugula uste dut eta ni baino jantziagoak daudela gai honetan.
Hementxe eransten dizkizuet gure lana ikusi ahal izateko estekak.
Idazlana: https://docs.google.com/file/d/0B_onQ4d6v5rgdTM3S1lkYVhNWFE/edit
Power point aurkezpena: https://docs.google.com/file/d/0B_onQ4d6v5rgckxlb3NsX1I5SHM/edit
Ea zer iruditzen zaizuen!
Aio!
viernes, 25 de enero de 2013
lunes, 21 de enero de 2013
LEHENENGO JARDUERA: 1.1
Kaixo!
Lehenengo jarduera eginda jada! Arrankatu dugu!
Orain dela bi hilabete bukatu nuen "IKTen dinamizazioa ikastetxeetan: 1.go maila" ikastaroa (gaztelerazko taldean). Beraz, han ikasitakoa nahiko "frexko" daukat oraindik. Lehenengo ariketa hau egiteko, bertan ikasitakoaz baliatu naiz eta erraza izan denik ez dut erranen, baina hastea hainbertze ez zaidala kostatu aitortuko dut. Dena den, ez dut denbora gehiegirik izan eta hasiera batean prezi erabili nahi nuen nire aurkezpena egiteko, ez dudalako gehiegi kontrolatzen baliabide hau eta ikasi nahi nuelako. Baina erran bezala, denboraz exkax ibili naiz eta beraz, power point batekin konformatu beharko azkenian. Prezi aurrerago erabiliko dut.
Hementxe nere aurkezpena:

Egun ona izan!
3, 2, 1... MARTXAN!
Kaixo denei!
Gaur arte ez dut tarterik topatu blogean zenbait kontu argitaratzeko.
Ikastaroarekin hasi naiz jada. Lehendabiziko egunean, plataforman sartu, pixko bat kurioseatu eta eman beharreko lehenengo pausuak burutu nituen: nere profila eguneratu, nere burua aurkeztu, blog hau sortu,... Ezin izan nuen lehenengo saio presentzialean egon. Dena den, on-line bidezko hiruzpalau garatu ikastaro egin ditut eta funtzionamendua eta moodle plataformaren mekanismoa gutxi gora behera ezagutzen ditut. Dena den, pentsatzen dut bilera horretan ikastaroko programa azaldu zela eta askoz gauza gehiago. Baina ezin izan nintzen joan eta poliki-poliki joango naiz ikusten. Bestalde, ez dut ikastaroko kiderik ezagutzen ezta nere taldekiderik ere. Eta haiekin lan egin behar badut, aukeran hobeto ezagutu izan banitu behintzat aurpegia jarri ahal izateko bakoitzari, jeje! Baina bueno, bigarrengo saioan izanen dugu aukera.
Bertzerik gabe, 3, 2, 1... MARTXAN!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)